Informazio gehiago
Etxeko txikientzat esperientzia ezin hobea.

Partaideen Gurasoa

Albisteak

AZKEN INSTRUKZIOAK

AZKEN INSTRUKZIOAK

Gehiago ikusi

Lagun agurgarri hori,

Badakigu larunbat honetako, azaroaren 25a, Anoetako Miniestadioan ospatuko den 3. ZURICH MARATOI TXIKI FESTAN parte hartuko duten txiki baten edo gehiagoren izen ematea egin duzula.

Ondoren lagungarri izango zaizuen informazio puntu batzuk emango dizkizugu, larunbat honetan guztia ondo joan dadin eta txikiekin atletismo egun zoragarri batez goza dezagun.

 

DORTSAL ETA KAMISETA JASOTZEA

Dortsala eta Kamiseta Donostiako Antonio Elorza Belodromoan jaso beharko dituzu hurrengo egun eta ordutegitan:

  • Ostirala 11/24:  17h eta 20h bitartean
  • Larunbata 11/25:  10h eta 15h bitartean

 

Dortsala jasotzeko, e-mail bitartez jasotako izen ematearen konfirmazioan atxikita agertzen dokumentua de eraman beharko duzu.

Dortsala azken momentuan ez jasotzea gomendatzen dugu, ilara luzeak sortu eta lasterketara ez iristeko arriskua sortzen baita.

Dortsalean itsatsita pultsera bat aurkituko duzu. Haurraren arduradunak gainean eraman beharko du lasterketa amaiturikoan “txikien jasotze puntuan” haurra jasotzeko. 10 urtetik gorako haurrek (hauek barne), beraien kabuz egingo dute irteera, monitoreen laguntzarik gabe.

Anoetako kirol gunerako garraio sarrerak larunbat guztian zehar mozturik egongo dira, beraz zuzenean ilunbera joan edo garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu.

 

DEIALDIA ETA DEI GELA

Haur guztiak dei gelan aurkeztu beharko dira euren lasterketa baina 20 minutu lehenago. Bertan monitoreen laguntzaz beroketa eta luzaketa ariketak egingo dituzte.

5 urte arteko haurrek arduradun baten laguntza izan ahalko dute beti ere hauek dortsalean dagoen identifikazio pultserarekin badoaz. Zure haurrak 6 urte edo gehiago baditu, dei gelara lagundu eta monitoreekin dagoen momentutik harmailetara joan zaitezke.

6 urte edo gehiagoko haurren guraso edo tutoreek ezin izango dute pistara sartu.

Behin proba bukatuta, “txikien jasotze puntura” joan beharko duzu, non identifikazio pultsera aurkeztu beharko duzun haurra jasotzeko.

  

DISTANTZIAK ETA ORDUTEGIA

ASKARIA

Haur guztiek askari bat jasoko dute lasterketa amaiturikoan  (Txokolatezko gailetak, edateko yogurt bat, fruta eta ura).

Larunbatean ikusiko dugu elkar Miniestadioan!

 

maratoitxikidonostia.com

http://www.maratoitxikidonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/maratonnenes174_0_0.jpg?itok=QVZXGsvvhttp://www.maratoitxikidonostia.com/sites/default/files/maratonnenes174_0_0.jpg
III. Zurich Maratoi Txiki Festa hemen da

III. Zurich Maratoi Txiki Festa hemen da

Gehiago ikusi

Gaztetxoak une paregabe bat biziko dute Anoetako Miniestadioan beraien kamiseta bereziarekin donostiar proba ospetsuaren bezperan

Zurich Maratoi Txikia jardunaldi oso polita izango da. Atleta gaztetxoenek beraien lasterketetaz gozatuko ahal izango dute eta, gainera, Anoetako Miniestadioko helmuga gurutzatzeko aukera ezin hobea izango dute, beraientzako une paregabe bat, zalantzarik gabe.

41. Zurich Donostiako Maratoiaren bezperan, azaroak 24 larunbataren arratsaldean, izango da beraien txanda. Korrikalari txikienek beraien aitatxo eta amatxoen mailara iritsiko dira eta gaztetxoen artean atletismoa praktikatzea sustatzeko helburua duen esperientzia ahaztezinaz gozatzeko aukera izango dute. 3 urtetik 13 urte bitarterako ehunka umek Anoetaren inguruan elkartuko dira beraien adinentzako gomendagarriak diren distantziak izango dituzten probetan parte hartzeko. Baina garrantzitsuena haurrak lagun eta senideekin batera kirol tarte on horretaz gozatzea izango da. Oso egun berezia izango da beraientzat, argi dago.

Guztientzako kamiseta eta merienda

Zurich Seguros-ek bere hirugarren urtea beteko du donostiar proba ospetsua babesten eta txikienentzako ahalegin guztiak egitea erabaki du beste behin. Izan ere, Zurich-ek beraien ametsak egia bihurtzea erraztuko du, proba hauen kamiseta berezia jantzi eta Miniestadioko tartanetik lehiatzeko aukera eskainiz. Helduen helmuga gurutzatzea baimenduko die jendez gainezka egongo diren harmailen aurrean, zalantzarik gabe esperientzia ezabaezin bat, lehen aldiz bizitzen duenarentzat bizitza osorako gordeko duen unea.

http://www.maratoitxikidonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/maratonnenes211.jpg?itok=5iKw600Hhttp://www.maratoitxikidonostia.com/sites/default/files/maratonnenes211.jpg
Anima zaitez!

Anima zaitez!

Gehiago ikusi

Zurich Donostiako Maratoiko parte hartzaileen seme-alabek dohainik korri egiteko aukera izango dute. Azaroaren 24ean, arratsaldean, Zurich Maratoi Txiki Festa ospatuko da. Festa ederra izango da!

Jardunaldian zehar, etxeko txikiek, gurasoak bezala, Miniestadioko helmuga zeharkatzeko aukera izango dute. 3 urtetik 13 urtera arteko haurrak Anoetan elkartuko dira egun bikaina pasatzeko.

Izen emateak irekiak daude webgune honetan eta hiru euroko salneurria dute. Hala ere, esan bezala, Zurich Donostiako Maratoian izena eman dutenek Maratoi Txiki Festarako dortsal bat lortzeko aukera izango dute bere erreferentzia zenbakia sartuz. Parte hartzaile guztiei kamiseta bat oparituko zaie (kamiseta irudian dagoena izango da).

http://www.maratoitxikidonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/maratonnenes340.jpg?itok=bHYiMEUPhttp://www.maratoitxikidonostia.com/sites/default/files/maratonnenes340.jpg

IZEN EMATEA

Argazkiak

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
Irudi gehiago ikusi

Gurekin kontaktu jartzeko, idatzi hurrengo helbidera info@maratoitxikidonostia.com